CORNEJOKO ATERPETXEA

 

[tab title=”Gure aterpetxea”]

Aterpetxea Las Meriendades eskualde barrenean dago, Burgos probintziako iparraldean, Cornejo herrian, Meriendad de Sotoscueva udaletxeari dagokiona. Inguru hori guztia Ojo Guareñako inguru babestuari dagokio.

Oso eskualde polita da, freskoa, alaia, beti berde dagoena, eta kontrastez betetakoa: bailarak, ur saltoak, pagadiak, larreak, basamortuak, haitzarteak, erriberak, errekak… Ojo Guareñako gune karstikoa nagusi da, natura monumentua dena. Munduko monumenturik handienetarikoa da, ia 100 kilometroko luzera duena. Inguru hori oso aproposa da kanpoan egin daitezkeen jarduerez disfrutatzeko: mendi-ibiliak egiteko eta b.t.t., GR1 ruta baitago (ibilbide luzea 1), oso egokia abentura eskaintzen duten kiroletarako, mendirako eta zaldizko ekintzetarako. Gainera, inguruan dauden Nela, Trema edota Ebro (Arijako pantanoan) errekek uretako hainbat jarduera egiteko aukera ematen dute. Horretaz guztiaz gain, hurbil dagoen Lunada eski-estazioak elur kirolak praktikatzera gonbidatzen gaitu.

Inguru oso aberatsa da arkeologia-, historia- eta arte-ondareari esker, hainbat eraikin interesgarri daude: nekropolia, trikuharriak, dorreak, etxetzarrak, zubiak, iturriak eta harraskak, errotak, elizak… Inguru hau oso egokia da eguneroko bizitzatik atera eta astialdiaz disfrutatzeko. Laburbilduz, erakunde, astialdiko talde, eskola, familia eta koadrilentzako inguru paregabea.

EZAUGARRI NAGUSIENAK:

  • Aisia, abentura eta hezkuntza jardueren erdigunea.

  • Inguruko eta abentura hezkuntza eta astialdirako formazioetarako eskaintza.

  • Eskolan bertan formatutako begiraleak ditu, etengabean berristen eta sendotzen direnak.

  • Aisi zein kirol jarduerak dituzten programak eskaintzen ditugu, beti ere bezeroaren nahi eta eskakizunei egokitutakoak.

  • Ingurugiro hezkuntza eta ezagutza, geologia, natura, geografia, historia, artea, baserri-kultura…

  • Beste hezkuntza programa batzuk: hizkuntza eta literatura programa (kazetaritza, poesia, irakurketarako animazio, ipuin kontalari, antzerki… tailerrak), hizkuntza programak (ingelesa, frantsesa… kurtsoak), matematika programak (zenbaki olinpiadak…), etab.

  • Hezkuntza artistikoa (eskulan tailerrak…).

  • Kirol programak: mendiko bizikleta, ibilaldiak, eskia, multi-abentura, espeleologia, eskalada, rappela, piraguismoa, orientazioa… Leku aproposa da kirol kontzentrazioak egiteko (rugby, futbol… taldeak).

  • Aisia eta astialdirako programak: kanpamendu eta udalekuak oporraldietan.

  • Informazio eta orientazio gidatu zerbitzua inguruari buruz, interes guneak, agenda kulturala, ibilbideak, festak…

  • Talde batek bakarrik erabil dezake, intimitatea, kalitatea eta prezioa bermatuz.

  • Taldeentzako zein banakoentzako zabalik.

  • Haur zein gazteentzako prestatuta, modu erakargarri baina praktikoan apainduta.

  • Ohatzetan 45 pertsonentzako edukiera, giro bero eta familiarra eskainiz.

  • Solairu bakarrean eraikita dagoenez, elbarrientzako ez dago inolako oztoporik.

  • Janari zerbitzua eta sukaldatzeko aukera (taldeentzako) eskaintzen du, behar guztiei egokitzen gara.

  • Kanpoko jolasetarako aproposa den belardi zabala pribatua dauka.

  • Kirol material propioa: bizikletak, arkuak, baloiak, piraguak, eskiak, elurretarako raketak…

  • Baratza eta granja propioak.

  • Leku ezin hobean kokatuta dago, herri erditik urrun.

  • Urte osoan zabalik dago.

  • Erreserba aterpean berean, telefono , fax, E-maila edo hemen dagoen formulario bidez.




[/tab] [tab title=”Intalazioak”]

  • INSTALAZIOAK

    • Jangela eta erabilera anitzeko egongela:

      • Sukaldea erabiltzeko edo janari zerbitzuaren artean aukeratu daiteke.

    • Logelak:

      • Ohatzetan 45 pertsonentzako edukiera eta elbarrientzako logela egokituak.

    • Sukaldea:

      • Sukalde industriala guztiz hornituta.

    • Komunak:

      • Komunak dutxarekin, ur beroarekin eta berogailuarekin.

    • Landak eta baratzea:

      • Kanpoko jardueretarako 3.000 m2, gure baratza eta etxeko animaliak dituena.


[/tab]
[tab title=”Jarduerak”]

JARDUERAK

Eskaintzen diren proposamen guztiekin ezinezkoa da aspertzea.

Mota guztietako eta gustu desberdinetarako jarduerak eskaintzen ditugu, hiru taldetan banatuta:

  • Kirolak

Espeleologia, eskalada, ibilaldiak, orientazioa, ibilaldiak zaldiz, mountain bike, arku-tiroa, patinajea, futbola, piraguismoa, rafting, eskia, erraketak, ehiza eta arrantza…

  • Aisia eta astialdiko programak

Ibilbide turistiko, kultural eta interes artistikoak.

Topaketa tematikoak: gastronomia, mikologia, literaturakoa, meditazioa, erle-zaintza, familiarrak, jaialdiak, kiroletakoak…

Udalekuak.

  • Hezkuntza programak

Ingurumen, hezkuntza eta astialdiko programak, egun batez edo gehiagoz.

Bisita didaktikoak: kobazuloak, nekropolia, gatzagak…


KIROLAK

Uretako jarduerak

Zaldiketa

Espeleologia

Kobazuloetara txangoak

Arku-tiroa

Lunada eski-estazioa

Eski hastapen ikastaroak

Egun bat materiala barne: 25€

Asteburu bat (ostatua, mantenu osoa, eski ikastaroa, materiala…): 80€


INGURUGIRO HEZKUNTZA PROGRAMA

Cornejoko jardueretako ingurugiro programak duen helburua haur eta gazteak inguruarekin lotutako errealitatera eta horren problematika ikustera hurbiltzea da, modu praktikoan eta jolasa oinarri izanda.

Hori dela eta, ondorengo helburu orokorrak planteatzen ditugu:

  • Natura eta inguruarekiko sentsibilizazioa eta errespetua.

  • Ingurugiroarekiko jarrera eta jokabide positiboak sustatu.

  • Meriendades eskualdeko eta inguruko ezagutza kulturala.

  • Inguruko ezagutza biologiko, geologiko eta etnologikoaren garapena.

  • Lan egiteko teknika desberdinetan trebatu: eskuzkoak, zientifikoak, produktiboak…

  • Talde lana, komunikazioa eta elkarbizitza bultzatu.

Helburu guzti horiek lortzeko astialdiko eta hezigarriak diren jarduerak egiten dira, parte hartzaileek naturaz eta hain interesgarria den lekuaz disfrutatzeko. Ezagutza erabilera eta esperientzia bidez sustatzen dugu, parte-hartze aktiboa bultzatuz. Erreforma eta eraberritze pedagogikoak jarraitzen ditugu.

Ikastaro eta jarduera hauek pertsona kualifikatuek gauzatzen dituzte, metodologia praktikoa eta parte-hartzailean, hezitzailea den inguruan.

Programa Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ume eta gazteei zuzenduta dago. Hezkuntza formaletik atera, guztiz teorikoa dena, eta hezkuntza beste modu batean ikusteko aukera ematen du, ikerketa, sormena eta jarduera esperimentalak landuz. Ibilbide naturalei eta kultura tailerrei esker, parte-hartzaileak inguru bateko ikerketan sartzen dira.

Programan lan eremu asko garatzen ditugu: “airea”, “ura”, “bizitza”, “natura eta ekologia”, “geologia”, “baratza eta jakien transformazioa” eta “ingurumen historikoa”. Horretaz gain, ingurugiroko ikastaroak momentuko kirol jarduerekin ere konbinatu daitezke (adibidez, ura piraguismoarekin, harriak eskalada edo espeleologiarekin, …).

Lan eremu bakoitzak gaiarekin zerikusia dituen hainbat jarduera izango ditu. Programako proposamenak parte-hartzaileen adinaren eta iraupenaren araberakoa izango da, baita eskolako behar eta helburuen araberakoa ere (adibidez, Haur Hezkuntzarako egun 1, 3 egun Lehen Hezkuntzakoentzat, eta 5 egun arte Bigarren Hezkuntzarako).

Prezioak: 1 egun 24€, 2 egun 46 €, 3 egun 68€, 4 egun 90€, 5 egun 110€ eta 1 aste 140€.

Adibidez, lan eremua URA

Edukiak:

Uraren ezaugarri fisikoak (forma, usaina, zaporea…)

  1. Uraren zikloa

  2. Ura eta paisaiaren itxura (euria, errekak, ur-jauziak, lakuak…)

  3. Uraren erabilera

  4. Errekaren ibilbidea eta faseak

  5. Jarduera motak:

    1. Uraraen kalitatearen analisia.

    2. Errekaren ibilbidea fase desberdinetatik.

    3. Uraren zikloaren diaporama.

    4. Uraren analisi eta ebaluazio tailerra.

    5. Horma-irudi bat egin, azalpenerako balio duena.

    6. Errekatik harriak hartu, ondoren horiekin eskulanak egiteko.

 


[/tab]

[tab title=”Prezioak”]

PREZIOAK

Taldeak (20 pertsonatik aurrera++)

OSTATUA GOSARIA BAZKARIA/AFARIA M.E. M.O. JARDUERAK
NAGUSIAK 9€ 2,5€ 7,5€ 18€ 23€ 10€* / 25€**
UMEAK 8,5€ 2,5€ 6€ 15€ 20€ 8€* / 19€**

BANAKAKOAK

OSTATUS GOSARIA BAZKARIA/AFARIA M.E. M.O.. JARDUERAK
NAGUSIAK 10€ 3€ 8€ 19€ 24€ 15€* / 30€**
UMEAK 9€ 3€ 7€ 16€ 20€ 8,5€* / 23€**
TALDEAN SUKALDE ERABILERA 50€ / EGUN
BANAKAKO SUKALDE ERABILERA 35€ / EGUN

(*jarduera 1/**jardunaldi 1)

(eskola egonaldietan 20 umeko pertsona nagusi bat dohainik)

(++taldeak: aukerak galdetu)

6 egun baino gehiagoko egonaldietarako, lan eremuetarako, kanpamenduetarako…: prezioak kontsultatu