- Guri buruz -

Kanpamentu kudeaketa aisialdi eta denbora libre jarduerak. Hau da gure jarduera, gure helburua eta gure izatearen arrazoia.

Dibertituz hezten dugu eta heziz dibertigarri egiten dugu!

Hauek dira aisialdi eta udako denbora planifikatzeko orduan guri aukeratzen gaituztenen arrazoiak.

Pinpoil kanpamentu kudeaketa aisialdi jardueren sinonimoa da

Pinpoil Ocio enpresa gaztea da, Sopelanako denbora libreko irabazi asmorik gabeko gazte elkartetik sortua: “Pinpoil Denbora Libre Elkartea” 1993an sortua.

Talde honek 15 urte baino gehiago daramatza txikienenekin lan egiten, zonako Monitor Boluntarioen talde baten laguntzaz eta babesaz, helburu komun batekin: aisia, jolasa, entretenimendua eta dibertsioa sustatu, alderdi soziala alde batera utzi gabe, txikiagoen normalizazioa eta integrazioa sustatuz, jarrera eta balio koedukatiboak landuz.

Gure hezkuntza taldeak ez du kalitatezko eta gaitasunezko prestakuntza arautua bakarrik, baizik eta jokoa eta kirola bidez transmititzen dituen garapen pertsonaleko balioak ditu, modu honetan guztiok haurrei beren aisialdi denboraren gozamenerako modu osasuntsu ezberdinak erakusten saiatzen gara, zentzu hezigarria galdu gabe, beren printzipioak eta erantzukizun pertsonalak ahaztu ez ditzaten, garapen pertsonala eta etorkizuneko herritartxo gisa prestakuntza ahalbidetu diezaien.

Denbora librea hezkuntza esku-hartzerako eremu ideala dela uste dugu, non modu ludikoan txikiagoen gizarteratzea eta gaitasun guztien garapena ahalbidetzen duten balioak transmititu.

Pinpoil Elkartetik, boluntario talde zabal batek osatua. gure hiri kolonioak, kirol campusak eta kanpamentuak antolatzen jarraitzen dugu, horretarako Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ezinbestekoa ere badugu.

Gaur egun Arrietarako gure aurreko egoitzatik aldatu gara, eta Pinpoil Ocioren ondoko lokalean gaude. Ibergoiko1 A, Larrabasterra (Sopela)

2005. urtetik, Bizkaian sortzen ari ziren proiektu ezberdinen aurrean egin ahal izateko eta enpleguko aukerak sortu ahal izateko, Elkartearen paraleloan enpresa bide berri bat sortu zen, PINPOIL OCIO izenekoa, bertatik hezkuntza, kultura eta kirol Proiektuak kudeatzen eta zuzentzen ditugu, horien adibide dira eskola orduetatik kanpoko jarduerak edo haurtzaindegi zerbitzua hezkuntza zentro ezberdinetan: Sormena tailerra, jokoak eta eskulan lanak, musika, hizkuntzak modu ludikoan, dantza modernoa, psikomotrizitatea, multikirolak, futbito, saskibaloia, taekwondo, gimnasia erritmikoa, baleta, batuka, antzerkia, skate, patinajea…

Aurreko guztioaz gain, haur parkeak antolatzen ditugu, jaiak kudeatzen eta animatzen ditugu: pribatuak, patronalak, eskolakoak, enpresenak eta ostalaritzakoak.

Egindako proiektuak sektorean sendotzeko aukera eman digun eboluzio eta hedapen prozesuaren adibiderik onena dira.

Gure esperientzia

- Animazioak eta jaiak -

Ekitaldi bat ospatu nahi duzu? Pinpoilen zure beharrak entzuten ditugu eta karta proposamenak eskaintzen dizkizugu.

- Kanpamentu kudeaketa eta jarduerak -

Kanpamentuak Pinpoilaren esentzia dira. Urte osoan zehar, bere taldeak esperientzia hauek diseinatu, antolatu eta hobetzeko lan egiten du, beti jarduera berritzaileak txertatuz.

- Ikastetxeetako jarduerak -

Ikastetxe ugari Pinpoil Ocioren konfiantzan jartzen dira eskola orduetatik kanpoko jarduerak, ikasketa bidaiak, kolonioak, txangoak eta eskola ekitaldiak kudeatzeko.

Hona hemen Pinpoilek lan egin duen zentro batzuk:

Madre del Divino Pastor Ikastetxea-Getxo

Santísima Trinidad Ikastetxea-Getxo

Larrañazubi Ikastetxea-Getxo

Pureza de María Ikastetxea-Bilbo

Uríbarri Ikastetxea-Bilbo

Arangoiti Ikastetxea-Bilbo

Derio Ikastetxea-Derio

Maristas Ikastetxea-Jado Fundazioa-Erandio

Plentzia Ikastetxea-Plentzia

Elorza Ikastetxea-Urduliz

Zubi-Zaharra Ikastola- Balmaseda.

Lauro Ikastola-Loiu

Artxandape Ikastola-Bilbo

Miguel de Unamuno Institutua-Bilbo

Plentziako DBH-Plentzia

Vizcaya Ikastetxea-Loiu

Azkorri Ikastetxea-Getxo

El Regato Ikastetxea-Barakaldo

AMPA- GE-Bizkotxalde Ikastetxea- Basauri

AMPA-GE-Gaztelu Ikastetxea – Basauri

AMPA-GE-Kareaga Goikoa Ikastetxea – Basauri

AMPA-GE- Sofía Taramona- Basauriko San Miguel

AMPA-GE-Zabala Ikastetxea – Getxo

AMPA-GE-San Francisco Javier Ikastetxea -Santurtzi

AMPA-GE-Kueto Ikastetxea -Sestao

ZUAZO Ikastetxea- Barakaldo

Monitoreak

Gure taldea Monitor eta Zuzendari Titulatuen talde handi batek osatzen du, urte askotako esperientziarekin, baina batez ere bokazio eta sektore honetako zaletasunarekin.

Beteranoak ordezkatu behar direnean, batez ere gurekin praktikak egin dituzten monitoreez hornitzen gara, gure estiloan prestatu dira, gure filosofiarekin.

Praktikak urte osoan

Monitor prestakuntza eskola batzuekin akordioak ditugu Zuzendari/Koordinatzaile eta Denbora Libre Monitoreen praktikak egiteko.

Kanpamentuak, kolonia irekiak, kirol campusak, animazio jarduerak, administrazio jarduerak, haur parkeak… animatu eta gure taldearen parte izan hasieratik!

Gurekin zure praktikak urte osoan egiteko aukera duzu, modu intentsiboan zein estentsiboan, nahiz eta udan aukera askoz gehiago ditugun.

Gainera, beste eskola batean ikastaroa egin baduzu, galdetu, agian zuretzat ere leku bat dugu! (euskerazko elkarrizketa maila ezinbestekoa, baldintza hau bete ezin dutenek ez eskatu)

Praktika plaza eskatzeko: Bidali zure cv zure zaletasunak xehetasunez azalduz.

Pinpoil Ocio logo. Disfrutamos haciendo felices a tus hijos e hijas con otros niños
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.