Kanpamentu kudeaketa aisialdi eta denbora libre jarduerak. Hau da gure jarduera, gure helburua eta gure izatearen arrazoia.
Pinpoil Ocio enpresa gaztea da, Sopelanako denbora libreko irabazi asmorik gabeko gazte elkartetik sortua: “Pinpoil Denbora Libre Elkartea” 1993an sortua.
Talde honek 15 urte baino gehiago daramatza txikienenekin lan egiten, zonako Monitor Boluntarioen talde baten laguntzaz eta babesaz, helburu komun batekin: aisia, jolasa, entretenimendua eta dibertsioa sustatu, alderdi soziala alde batera utzi gabe, txikiagoen normalizazioa eta integrazioa sustatuz, jarrera eta balio koedukatiboak landuz.
Gure hezkuntza taldeak ez du kalitatezko eta gaitasunezko prestakuntza arautua bakarrik, baizik eta jokoa eta kirola bidez transmititzen dituen garapen pertsonaleko balioak ditu, modu honetan guztiok haurrei beren aisialdi denboraren gozamenerako modu osasuntsu ezberdinak erakusten saiatzen gara, zentzu hezigarria galdu gabe, beren printzipioak eta erantzukizun pertsonalak ahaztu ez ditzaten, garapen pertsonala eta etorkizuneko herritartxo gisa prestakuntza ahalbidetu diezaien.
Denbora librea hezkuntza esku-hartzerako eremu ideala dela uste dugu, non modu ludikoan txikiagoen gizarteratzea eta gaitasun guztien garapena ahalbidetzen duten balioak transmititu.
Pinpoil Elkartetik, boluntario talde zabal batek osatua. gure hiri kolonioak, kirol campusak eta kanpamentuak antolatzen jarraitzen dugu, horretarako Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ezinbestekoa ere badugu.
Gaur egun Arrietarako gure aurreko egoitzatik aldatu gara, eta Pinpoil Ocioren ondoko lokalean gaude. Ibergoiko1 A, Larrabasterra (Sopela)
2005. urtetik, Bizkaian sortzen ari ziren proiektu ezberdinen aurrean egin ahal izateko eta enpleguko aukerak sortu ahal izateko, Elkartearen paraleloan enpresa bide berri bat sortu zen, PINPOIL OCIO izenekoa, bertatik hezkuntza, kultura eta kirol Proiektuak kudeatzen eta zuzentzen ditugu, horien adibide dira eskola orduetatik kanpoko jarduerak edo haurtzaindegi zerbitzua hezkuntza zentro ezberdinetan: Sormena tailerra, jokoak eta eskulan lanak, musika, hizkuntzak modu ludikoan, dantza modernoa, psikomotrizitatea, multikirolak, futbito, saskibaloia, taekwondo, gimnasia erritmikoa, baleta, batuka, antzerkia, skate, patinajea…
Aurreko guztioaz gain, haur parkeak antolatzen ditugu, jaiak kudeatzen eta animatzen ditugu: pribatuak, patronalak, eskolakoak, enpresenak eta ostalaritzakoak.
Egindako proiektuak sektorean sendotzeko aukera eman digun eboluzio eta hedapen prozesuaren adibiderik onena dira.




Ekitaldi bat ospatu nahi duzu? Pinpoilen zure beharrak entzuten ditugu eta karta proposamenak eskaintzen dizkizugu.
Madre del Divino Pastor Ikastetxea-Getxo
Santísima Trinidad Ikastetxea-Getxo
Larrañazubi Ikastetxea-Getxo
Pureza de María Ikastetxea-Bilbo
Uríbarri Ikastetxea-Bilbo
Arangoiti Ikastetxea-Bilbo
Derio Ikastetxea-Derio
Maristas Ikastetxea-Jado Fundazioa-Erandio
Plentzia Ikastetxea-Plentzia
Elorza Ikastetxea-Urduliz
Zubi-Zaharra Ikastola- Balmaseda.
Lauro Ikastola-Loiu
Artxandape Ikastola-Bilbo
Miguel de Unamuno Institutua-Bilbo
Plentziako DBH-Plentzia
Vizcaya Ikastetxea-Loiu
Azkorri Ikastetxea-Getxo
El Regato Ikastetxea-Barakaldo
AMPA- GE-Bizkotxalde Ikastetxea- Basauri
AMPA-GE-Gaztelu Ikastetxea – Basauri
AMPA-GE-Kareaga Goikoa Ikastetxea – Basauri
AMPA-GE- Sofía Taramona- Basauriko San Miguel
AMPA-GE-Zabala Ikastetxea – Getxo
AMPA-GE-San Francisco Javier Ikastetxea -Santurtzi
AMPA-GE-Kueto Ikastetxea -Sestao
ZUAZO Ikastetxea- Barakaldo
Gure taldea Monitor eta Zuzendari Titulatuen talde handi batek osatzen du, urte askotako esperientziarekin, baina batez ere bokazio eta sektore honetako zaletasunarekin.
Beteranoak ordezkatu behar direnean, batez ere gurekin praktikak egin dituzten monitoreez hornitzen gara, gure estiloan prestatu dira, gure filosofiarekin.
Monitor prestakuntza eskola batzuekin akordioak ditugu Zuzendari/Koordinatzaile eta Denbora Libre Monitoreen praktikak egiteko.
Kanpamentuak, kolonia irekiak, kirol campusak, animazio jarduerak, administrazio jarduerak, haur parkeak… animatu eta gure taldearen parte izan hasieratik!
Gurekin zure praktikak urte osoan egiteko aukera duzu, modu intentsiboan zein estentsiboan, nahiz eta udan aukera askoz gehiago ditugun.
Gainera, beste eskola batean ikastaroa egin baduzu, galdetu, agian zuretzat ere leku bat dugu! (euskerazko elkarrizketa maila ezinbestekoa, baldintza hau bete ezin dutenek ez eskatu)
Praktika plaza eskatzeko: Bidali zure cv zure zaletasunak xehetasunez azalduz.